Energiaz beteriko konpost-ontzia

Aurrez aurreko tailerra
parte-hartzaile:
451
0.00
Ikastetxea
Bigarren Hezkuntza 1
Bigarren Hezkuntza 2
Bigarren Hezkuntza 3
Bigarren Hezkuntza 4
Erdi-mailako Lanbide Heziketa
Oinarrizko Lanbide Heziketa
Gaztelania
Euskara
1:50

Zer da konposta? Borroka gaitezke klima-aldaketaren kontra, hondakin organikoekin konposta eginez?

Aurkezpen baten laguntza bisuala izanda, jolas-dinamika bat eginda eta ikastetxeko konpost-ontzia behatzeko bisita eginda, gai organikoak eta landare-hondakinak konpost bihurtzearen ingurumen-onurak ikasiko dituzte ikasleek. Horrez gain, konpost ona egiteko aholkuak emango zaizkie, sor litezkeen zailtasunen, prozesua laguntzen duten izaki bizidunen eta loreontzietan, baratzean eta lorategian konpostak izan ditzakeen erabileren gainean.

Degradazio-prozesua ulertuta eta esku hartzen duten izaki bizidunak ikusita, zainketa txiki batzuk eginda eta gure aholkuei jarraituta, sei hilabeteren buruan konposta prest egongo da. Zorte on!

 

GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:

ODS 4ODS 12ODS 13