NUP-eko Zientzien Saila

Mancoeduca eta NUPeko Zientzien Saila elkarlanean aritu dira, herritarren zientziako proiektu bat garatzen. Proiektuaren izena Arga Ibaia da, eta bertan parte hartu zuten Bigarren Hezkuntzako irakasleek, beren ikasle-taldeekin, eta irakasletza masterreko ikasleek. Hain zuzen, flora eta fauna aurkitu eta identifikatzeko plataformen erabilera didaktikoa aztertzera bideratuta egon zen.

Proiektu honen garapenean, materialak egin dira, prestakuntza-saioak diseinatu dira irakasleentzat, web-mintegiak eman dira, Ibai Parkeko flora eta fauna identifikatzeko jarduerak egin dira eta bi biomaratoitan parte hartu da.