Ornitolan Ingurumen-zerbitzuak

ORNITOLAN enpresa espezialista da ingurumen-azterlanetan eta ingurumen-heziketan eta -sentsibilizazioan. Ikerketa-lan zabala egin du Iruñerriko Ibai Parkean. Esate baterako, hegaztiei eraztunak jartzeko jarduerak egiten ditu Mancoeducarekin, Parkeko fauna ezagutzen eta zaintzen laguntzen baitute, betiere hegaztien ongizatea lehenetsita. Oro har biodibertsitateari buruz eta berariaz Ibai Parkean antolatzen ditugun jardueretan, materialetan eta ekintzetan ere parte hartzen du.