Zuekin landu nahi dugu erantzunkidetasunaren garrantzia hondakinak sortu eta kudeatzean.
Hain zuzen ere, proiektu honen bidez ikastetxeetako hondakinak kudeatzeko eredua hobetu nahi dugu, eta bai irakasleei sostengua eman ere, ikasleen ikaskuntzan sartzeko hondakinen prebentzioaren eta murrizketaren garrantzia, funtsezkoa baita iraunkortasuneranzko eta ingurumenaren zainketaranzko bidean.
Ikastetxe arduratsua, konprometitua edo eraldatzailea izan zaitezkete:
- Arduratsua: auditoretza bat egitea ikastetxean egiten den hondakin-kudeaketari buruz, hobekuntza-ekintzak ezartzea eta jarraipena egitea bisita teknikoekin.
- Konprometitua: ikastetxe ARDURATSUaren ekintzak egitea eta, gutxienez, bi mailarekin hondakinen heziketa-eskaintzan parte hartzea, proiektuari lotutakoan. Heziketa-komunitateari proiektuaren sentsibilizazio- eta hobekuntza-ekintzen berri emateko komunikazio-ekintzak egitea.
- Eraldatzailea: ikastetxe ARDURATSUaren eta KONPROMETITUaren modalitateetako ekintzak egitea eta ikastetxerako ekintza-plana edo Ikaskuntza eta Zerbitzuko proiektuak egitea, Mancoeducaren laguntzarekin.
Ikastetxeetan hondakinen kudeaketa hobetzea proiektuak zati desberdinduak ditu:
- Aholkularitza eta akonpaimanendua egitea ikastetxeei, Mancoeduca eskola-programak laguntza teknikoa emanda.
- Hondakinen kudeaketa hobetzeko baliabideak maileguan uztea.
- Heziketa-eskaintzako jarduerak, proiektuari lotutakoak.
- Laguntza ematea zentroko ekintza-planetan edo Zerbitzu bidezko Ikaskuntzako ekintzetan komunitatearekin.