Alde distiratsuena. Aluminiozko papera murriztea

Aurrez aurreko tailerra
parte-hartzaile:
2012
0.00
Ikastetxea
Bigarren Hezkuntza 1
Bigarren Hezkuntza 2
Bigarren Hezkuntza 3
Bigarren Hezkuntza 4
Erdi-mailako Lanbide Heziketa
Oinarrizko Lanbide Heziketa
Gaztelania
Euskara
0:55

Gure hamaiketakoak iraunkorragoak izan daitezke? Ogitartekoa aluminiozko paperean biltzen dugunean, kudeatzen eta berreskuratzen zaila den hondakin bat sortzen ari gara. Tailer honetan, gure eguneroko bizimoduan hain ohikoa den material hau erabiltzeak dakarren ingurumen-arazoa erakusten saiatuko gara. Horretarako, ikasleek atsedenaldian sortu dituzten hondakinen auditoretza hartuko da abiapuntutzat eta bai aluminiozko paperak eragindako CO2 gasen isurpenen kalkulua ere.

Gainera, aurkezpen bat baliatuta, aluminiozko paperaren erabilerak, kostuak eta egitetik eratortzen diren arazoak ezagutuko ditugu. Azkenik, ikasleek alternatibak bilatuko dituzte, hondakinak murrizteko banakako eta taldeko konpromiso batera iristeko, klima-aldaketa geldiarazteko ekintza moduan.

 

GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:

ODS 4ODS 12ODS 13

Hauekin lan egiten dugu

Tailerra ongi egin ahal izateko, ikasleek ikusgai izango dute beren hamaiketakoa edo sortu duten hondakina. Tailerra egingo den egunean, irakasleak dokumentu hauen kopiak eginda izango ditu:
"Hondakinik gabeko hamaiketakoa. Jarraipena" eta "Ingurumen-konpromisoa. Hondakinik gabeko hamaiketakoa".