Jan-edanak alferrik galtzea. 2030erako helburua

Unitate didaktikoa
Mancoeduca
BIGARREN HEZKUNTZA
Bigarren Hezkuntza 1
Bigarren Hezkuntza 2
Bigarren Hezkuntza 3
Bigarren Hezkuntza 4
Batxilergoa 1
Batxilergoa 2
Batxilergoa
Oinarrizko Lanbide Heziketa
Erdi-mailako Lanbide Heziketa
Gaztelania
Euskara
Google Drive

Elikagaiak galdu eta alferrik galtzea mundu osoko arazoa da, urgentziaz landu eta konpondu behar dena. Izan ere, alde batetik, janari asko eta asko galdu edo alferrik galtzen da; baina, beste alde batetik, milioika pertsona daude elikatu gabe. Zehazki, 798 milioi pertsona inguru.
Badakizu Nafarroan alferrik galtzen diren elikagaien %42 etxebizitzetan galtzen direla eta Foru Komunitateko pertsona bakoitzak urtean 75 kg janari alferrik galtzen dituela? Planifikatu gabe erostea, behar bezala ez biltegiratzea eta kontsumitzea, edo errazio gehiegi prestatzea dira, besteak beste, horren arrazoiak.
Nafarroako Elikagaien Bankuak egiten duen lana ezagutuko dugu, elikagaiak alferrik galtzearen arazoaz hausnartuko dugu, hondakin organiko baten bizi-zikloaz ikasiko dugu, erosketa-zerrenda ezin hobea egiteko giltzarri batzuk landuko ditugu, eta jan-edanak kontserbatzeko giltzak eta aholkuak azalduko ditugu.