Paisaiak ibaiaren inguruan. Burlatako Nogalerako eremua

Aurrez aurreko bisita
parte-hartzaile:
961
0.00
Ibai P. Nogalera
Lehen Hezkuntza 4
Lehen Hezkuntza 5
Lehen Hezkuntza 6
Gaztelania
Euskara
2:00

Arga ibaiak Ibai Parkeko Intxaurdiko eremuaren paisaia itxuratu eta ibai-ekosistema aberatsa sortzen du. Ingurunera hurbiltzeak ahalbidetzen du hura kontserbatzearen garrantzia baloratzea.

Parkerako bisitan, paseo zirkularra egingo dugu, Erripagañako begiratokira igoaz, Burlatako ur-biltegiaren ondoan. Paisaiari beha egongo gara eta interpretatu egingo dugu, zentzumen guztiak erne ditugula, hartara, inguruan dugun biodibertsitateaz ohartzeko, gizakion esku-hartzeak ezagutzeko eta esku-hartze horiek ibaiaren ekosistemari nola eragin dioten ikusteko.

Ibai-ekosistemako animaliak (ahatea, igela, amuarraina, karramarroa, zapataria eta saguzarra) edo landareak identifikatzeko arrastoen jolas bat eta ginkana bat izango dira dinamiketako batzuk.

 

GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:

ODS 4ODS 15

Proiektuak