Bidea ekonomia zirkularrerantz. Emausko Trapuketariak.

Aurrez aurreko bisita
parte-hartzaile:
0
0.00
Taldeak
Gaztelania
Euskara
1:30

Bisita egingo dugu Emausko Trapuketariek Berriozarren duten zentro berrira, haien lana gertutik ezagutzeko, arropa berrerabiltzeko eta birziklatzeko instalazioetara bisita gidatua eginez. Ibilbidean zehar, bigarren bizitza emateko jantziak nola sailkatu, hautatu eta prestatzen dituzten ikusiko dugu, hala, hondakin gutxiago sortu eta objektuen bizitza erabilgarria luzatzen laguntzeko.

Horrez gain, ekonomia zirkularraren kontzeptuan sakonduko dugu, arropa eta beste gauza batzuk konpondu eta berrerabiltzea ingurumen-inpaktua txikiagotzeko eta kontsumo arduratsuagoa eta iraunkorragoa sustatzeko giltzarria dela ulertuz. Esperientzia honek gure kontsumo-ohiturei eta jada badugunari balioa ematearen garrantziari buruz hausnartzeko bidea emango digu.

 

GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:

ODS 4ODS 10ODS 12

Proiektuak