Jarduera honetan, uraren ziklo naturala eta hiri-zikloa landuko ditugu eta Iruñerria urez hornitzeko iturrien berri izango dugu. Horrez gain, oinarrizko nozioetan sakonduko dugu, besteak beste, edateko ura eta edateko ez dena bereiztean, uraren egoeretan edo ibai baten zatietan.
Antzararen jokoan jokatuko dugu, baina oso berezia izango da. Taula erraldoi batekin, eta tamaina horrekin bat datorren dado batekin, urak ziklo naturalean eta hiri-zikloan egiten duen bidaia egingo dute ikasleek, taldeka.
Hala, jokatzen, ura lurrundu eta prezipitatu egiten dela ikasiko dute, nola eratzen diren ibaiak, eta ura biltzeko, edateko on bihurtzeko, biltegiratzeko eta banatzeko dauden bitartekoak zein diren. Azkenik, ura naturara garbi itzultzeko arazketa-prozesuaz hitz egingo dugu.
Horretarako, galderei erantzun beharko diete, esperimentuak egiten lagundu beharko dute edo uraren bidaiarekin lotutako ekintzak antzeztu beharko dituzte. Hori guztia, ahaztu gabe ura behar-beharrezko ondasuna dela eta jardunbide egokiak exijitzen dituela zaintzeko egunero ematen dizkiogun erabileretan.
GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:




