Ez dut gogoan nire pasahitza

◀ Laguntza-zentrora itzuli

Iruñerriko ikastetxeetako irakasleak baino ez

Ikastetxearen kontuak ikastetxe bakoitzeko zuzendaritza-taldeak kudeatzen ditu. Ez baduzu gogoan pasahitza, eska iezaiozu emateko.

Ikastetxeak pertsona batekin baino gehiagorekin parteka ditzake kontuak. Kasu horretan, gomendagarria da emateko eskatzea. EZ DA GOMENDAGARRIA zure aldetik berrezartzea pasahitza.

ARDURADUN BAKARRA zaren kontu bat badaukazu, pasahitza edozein unetan berrezar dezakezu, pauso hauei jarraituta:

Pasahitza berrezarri

Saioa hasteko orrialdean, esteka bat duzu zure pasahitza berrezartzeko. Bertan klik egin eta gero helbide elektronikoa idatzi besterik ez duzu egin behar. Mezu elektronikoa jasoko duzu eta bertan gakoa berrezartzeko jarraibideak edukiko dituzu. EZ ERABILI INOIZ SISTEMA HAU, KONTUA PERTSONA GEHIAGOREKIN PARTEKATZEN DELA BADAKIZU ETA EZIN BADIEZU EMAN PASAHITZ BERRIA.

 

Ikusi bideo tutorial hau pasahitza berreskuratzeari buruz gehiago jakiteko:

 

 

◀ Laguntza-zentrora itzuli