Konpostajea

Gaztelania
Euskara
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
BIGARREN HEZKUNTZA
Batxilergoa

Eskola-konpostajearekin konpromisoa hartua duten ikastetxeei ematen diegun babesa berritu nahi dugu, lanerako esparru bat sortuta eta aholkularitza eta materialak emanda, gai organikoak berreskuratzean laguntzeko eta, hartara, ikastetxearen iraunkortasuna hobetzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.

Hondakin organikoak kudeatzeko modu bat da konpostajea, eta gai organikoek naturan deskonposatzeko izaten duten prozesua imitatzen du. Hondakin organikoak kudeatuta, gaikako bilketa sustatzen dugu eta ikastetxean egiten den hondakinen kudeaketa hobetzen dugu, ekonomia zirkularraren, zero hondakinaren eta kontsumo kontzientearen oinarriak bultzatuta.

Zuen ikastetxeak hiru konpromiso-maila desberdin har ditzake, gero eta ikastetxe iraunkorragoa izateko. Mancoeducak prozesu osoan lagunduko dizue, ahalik eta arrakasta handiena lortzeko, ahalik eta ahalegin txikiena eginda.
Ikasleek aktiboki parte har dezakete ziklo osoan, eta, hartara, hobeki ulertu nola naturan ezer ez den alferrik galtzen eta dena eraldatzen den bizia laguntzeko. Eta, era berean, kontsumoari eta hondakinei buruz beharrezkoa den begirada-aldaketa ulertu ahal dute, eta horren gainean sentsibilizatu ahal dira.

Ikastetxeak jatorrian prebenitzearekiko eta eskola-hondakinen kudeaketa eraginkorrarekiko konpromisoa hartu behar du, arreta berezia jarrita gai organikoak berreskuratu eta aprobetxatzean.

Ikastetxe arduratsua, konprometitua edo eraldatzailea izan zaitezkete:
- Arduratsua: IMk maileguan utzitako konpost-ontzi bat kokatu behar da. Aholkularitza Mancoeducak egingo du. Derrigorrezkoa da konpost-ontziaren erabilera eta jarraipena ikastetxean egitea, gutxienez, maila batekin.
- Konprometitua: ikastetxe ARDURATSUaren ekintzak egin behar dira eta, gainera, Mancoeducak eskaintzen dituen konpostaje-jardueretan parte hartu behar du, gutxienez, maila batek. Jan-edanak alferrik galtzeari buruzko komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzak egin behar dira.
- Eraldatzailea: ikastetxe ARDURATSUaren eta KONPROMETITUaren ekintzak egin behar dira, eta, gainera, ikastetxean hondakinak murriztu eta prebenitzeko ekintza-plan bat (0 Zabor) edo konpostaje-arloko Zerbitzu bidezko Ikaskuntza ekimen bat egin behar da.

Mancoeducaren laguntza hauetan antolatzen da:
- Konpostajerako materialak lagatzea. 
- Jarraipen-bisitak egitea.
- Aholkularitza teknikoa ematea.
- Heziketa-eskaintzako jarduerak, proiektuari lotutakoak.
- Ikastetxeari laguntza ematea 0 Zaborreko ekintza-planetan edo Zerbitzu bidezko Ikaskuntzarako komunitatearekin gauzatzeko ekintzetan.

Zerbitzuaren baldintzak kontsulta ditzakezue hemen.

 

Proiektuko jarduerak