2024an, Mankomunitateak eta Emauseko Trapuketariek 3.363.086 kg material bildu zituzten, eta horietatik % 99,1 berreskuratu ziren. Berrerabilpenak eta birziklatzeak funtzionatzen dutela frogatzen duen zifra bat... eta zuen ikasleak aldaketaren parte izan daitezkeela.
Bisita egingo dugu Emausko Trapuketariek Berriozarren duten zentro berrira, haien lana gertutik ezagutzeko, arropa berrerabiltzeko eta birziklatzeko instalazioetara bisita gidatua eginez.
Datuen bidez, infografia honek Iruñerriko hondakinen kudeaketara gerturatzen gaitu, sortu eta jatorrian gaika bereizten direnetik berrerabiltzeko eta birziklatzeko berreskuratzen diren arte.
Joko interaktiboa, asmatu eta okertzekoa. Hain zuzen, jeans edo galtza bakero batzuk bezain ohikoa den arroparen bizi-zikloari lortutako irudiak lantzen dira. Irakurmena eta arrazoibidea lantzeko aukera ematen du, arroparen mundu konplexura hurbilduta.
Joko interaktibo honek arroparen mundu konplexura hurbiltzeko aukera ematen digu: kotoi-sorotik egiten duen bidea, luzeegia den bidea, jada erabiltzen ez dugun eta birziklatu ahal dugun kamiseta izateraino.
Bereizketako joko interaktiboa: jan ezin den gauza bat identifikatu behar da, edo bere hondarrekin edo azalekin parekatu ezin dugun elikagai bat. Gai organikoen hondakinak eta halakoak ez direnak bereizten laguntzen digu, eta nola birziklatu erakusten digu.
Juego interactivo de memorizar y emparejar alimentos cotidianos con sus cáscaras, peladuras o restos generados. Persigue reconocer los restos orgánicos para separarlos mejor en su contenedor especial.
Joko interaktiboa, birziklapen-gida bisual eta interaktibo gisakoa. Edukiontzi bakoitzera bota daitezkeen hondakinak ongi hautatu behar dira, zalantzak argitu eta bitxikeriak ezagutu.
Zuekin landu nahi dugu erantzunkidetasunaren garrantzia hondakinak sortu eta kudeatzean.
Hain zuzen ere, proiektu honen bidez ikastetxeetako hondakinak kudeatzeko eredua hobetu nahi dugu, eta bai irakasleei sostengua eman ere, ikasleen ikaskuntzan sartzeko hondakinen prebentzioaren eta murrizketaren garrantzia, funtsezkoa baita iraunkortasuneranzko eta ingurumenaren zainketaranzko bidean.
Ikastetxe arduratsua, konprometitua edo eraldatzailea izan zaitezkete
Arduratsua: auditoretza bat egitea ikastetxean egiten den hondakin-kudeaketari buruz, hobekuntza-ekintzak ezartzea eta jarraipena egitea bisita teknikoekin.
Konprometitua: ikastetxe ARDURATSUaren ekintzak egitea eta, gutxienez, bi mailarekin hondakinen heziketa-eskaintzan parte hartzea, proiektuari lotutakoan. Heziketa-komunitateari proiektuaren sentsibilizazio- eta hobekuntza-ekintzen berri emateko komunikazio-ekintzak egitea.
Eraldatzailea: ikastetxe ARDURATSUaren eta KONPROMETITUaren modalitateetako ekintzak egitea eta ikastetxerako ekintza-plana edo Ikaskuntza eta Zerbitzuko proiektuak egitea, Mancoeducaren laguntzarekin.
Ikastetxeetan hondakinen kudeaketa hobetzea proiektuak zati desberdinduak ditu
Aholkularitza eta akonpaimanendua egitea ikastetxeei, Mancoeduca eskola-programak laguntza teknikoa emanda.