Existen varios mitos en torno al reciclaje que hay que desterrar. Reciclar, no solo aporta beneficios económicos, sino que supone un ahorro de agua, energía y materia prima.
Ekonomia zirkularrak ingurumena eta giza eskubideak errespetatzen laguntzen digu. Hori dela-eta: berrerabili, berriro pentsatu, birziklatu eta murriztu.
Ikasleekin janariaren inguruko esperientziak adieraztearen garrantzia lantzeko, alferrik galtzen dena identifikatzeko eta txikitatik ohitura onak garatzeko pentsatuta dago unitate didaktiko hau.
Ikasleekin gai hauek guztiak lantzeko pentsatuta dago unitate didaktiko hau: lehengaien aprobetxamendua, baliabideen kudeaketa iraunkorra, hondakinen kudeaketaren hierarkia, CO2 gasen isurpenak eta kontsumo arduratsuaren garrantzia. Horretarako, aluminioa erabiliko da abiapuntutzat.
Aurkezpen erako unitate didaktiko hau ikasleekin hondakin organikoak berreskuratu eta kudeatzea lantzeko pentsatuta dago, bereziki, konpostajea, hartara, klima-aldaketa geldiarazteko.
Ikasleekin, giza jardueren inpaktuak, elikatzeko ohitura osasungarriak, hondakinak, prebentzioa, kudeaketa eta gizartearekiko konpromisoa lantzeko pentsatuta dago. Horretarako, hainbat kontzeptutan sakontzen da, adibidez, gosean, elikagai-segurtasunean, jan-edanak alferrik galtzean, garapen iraunkorrean eta kontsumo arduratsuan.
Unitate didaktiko honetan, hondakinak bereizteak dituen onurak landuko ditugu, birziklapenaren inguruan dauden mito batzuez hitz egingo dugu, eta COVID-19ak berekin ekarri dituen hondakin berriak eta ingurumen-arazoak azalduko ditugu.
Aurkezpen erako unitate didaktiko honek hainbat kontzeptu jorratzeko jarduerak garatzen ditu, hala nola jan-edanak alferrik galtzea, balio-katea, eta hondakinetako frakzio organikoa bildu eta berreskuratzea.