
Nerabezaroan, denbora asko ematen dugu kalean. Aisiarako tokia da, beste batzuekin elkartzeko eta bizikidetzarako. Tailer honetan, ikasleei proposatuko diegu gizalegearen kontrako zenbait jokabideren kostu globala, ingurumenekoa, gizartekoa eta ekonomiakoa, interpretatzeko, adibidez, hondakinak edukiontzietatik kanpo uztearena, direla altzariak, direla zigarro-puntak, handiak eta txikiak.
Talde desberdinen rola hartu beharko dute beren gain eta haien lekuan jarri, eztabaida sortzeko, enpatiaz argudiatuz eta irtenbide adostuak bilatzen saiatuz.
Rol hauek hartuko dituzte: oso gutxi edo batere ez sentsibilizatuta dauden herritarrak; hondakinen bilketa eta tratamendua kudeatzen duen erakundea, Mankomunitatea; kaleen garbiketa kudeatzen duen erakundea, Udala; boluntariotza sustatzen duen eta ingurumenaren aldekoa den elkarte bat. Arazoari denen artean irtenbidea emateko modu onena bilatuko dute.