
Batez beste zenbat aldiz erabiltzen dugu kamiseta bat? Iraunkorra al da gure arropari ematen diogun erabilera?
Arropak oso inpaktu desberdinak izan ditzake, ehun-motaren, ekoizteko izan diren baldintzen eta lekuen, gure kontsumo-ohituren eta jada gehiago erabili behar ez dugunean egiten dugun kudeaketaren arabera.
Trapuketarien zentrora egiten den bisita honetan, baztertzen ditugun arropa-kantitate eta beste objektu batzuekin zer gertatzen den ikusiko dugu, nagusi den ekonomia linealak duen kostuaren eta berrerabiltzeak eta ekonomia zirkularrak dituen onuren gainean hausnartuko dugu. Gure kontsumo-ohiturak berriro pentsatuko ditugu, iraunkorragoak izateko.
GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:
Jardueren dokumentazioa
Hauekin lan egiten dugu
Segurtasun-arrazoiengatik, oinetako itxiak behar dira instalazioa bisitatzeko.