Imajinatzen al duzu zer baliabide-kantitate galtzen den zabortegian lurperatuta, gure hondakinak behar bezala ez bereizteagatik?
Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora egingo den bisita honetan, ontzien edukiontzi horira botatzen diren plastikoen, tetrabriken eta potoen hautaketa-instalazioa ezagutuko dugu, eta, hainbat dinamikaren bidez, hondakinak behar bezala bereiztearen garrantziaz ohartuko gara, bahetze-zinta batean benetako simulazio bat eginez, eta bai banako moduan hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzean dugun eginkizunaz ere, oso praktikoak eta zehatzak diren adibideekin.
Jarraian, gainerakoen edo errefusaren frakzioa modu kontrolatuan botatzeko eremua bisitatuko dugu, bertatik bertara ikusteko nora heltzen diren oker bereizten ditugun edo batere bereizten ez ditugun hondakin guztiak eta horrek ingurumenerako dakartzan ondorioez jabetzeko.
Erraz irakurtzeko materiala dago eskuragarri.
GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:



Hauekin lan egiten dugu
Autobusa erabilgarri bisita osoan.

