Nafarroako Elikagaien Bankua

Nafarroako Elikagaien Bankua irabazteko asmorik gabeko fundazioa da, boluntarioek kudeatzen dute, elikagaiak bildu eta banatzen ditu gehien behar dituztenentzat, eta elikagaiak alferrik galtzearen kontra borrokatzen da. Mancoeducak Bankuaren instalazioetara egiten dituen bisitak, erakundeko boluntarioekin elkarlanean, azken alderdi horren gainean sentsibilizatzeko dira.