
Irten Ibai Parkera beste begirada batekin
Apirilaren 25etik 28ra parte hartu 2025 Biomaratoian zure lagunekin eta ezagutu inguratzen gaituen biodibertsitate guztia!
Ibai Parkea behatzeko, gozatzeko eta ikasteko agertoki ezin hobea da. Gure Informazio Zentroak, naturan bertan kokatuak, zain dituzu plan desberdin eta dibertigarri batean aurki ditzazun.
Nola parte hartu? Oso erraza:
- Paseatu parkean zure lagunekin.
- Behatu animaliak, landareak, intsektuak...
- Egizue argazki bat edo grabatu audio bat.
- Igo ezazu iNaturalist aplikaziora.
Herritarren zientziari buruzko nazioarteko proiektu batekin lankidetzan arituko zara, City Nature Challengearekin, eta inguruko biodibertsitatea dokumentatzen lagunduko duzu.
Bihur zaitez esploratzaile egun batez, hurbil zaitez naturara eta pasa ezazu tarte eder bat konpainia onean!