Aireratu Arazurirantz
Kateari tira egiten diogunean, kolektore-sare batetik joaten da ura Arazuriko HUAra. Badakigu, etengabe errepikatzen dugu... baina zer gaitasun du eta nola funtzionatzen du?
Araztegi honek 770.000 biztanle baliokideko hondakin-urak tratatu ditzake. Hau da, Eskualdeko hondakin-ur guztiak arazorik gabe arazten dira.
Prozesua
Lehen tratamenduan solidoen % 65 kentzen da. Ondoren, bakterio batzuk ura garbitzeaz arduratzen dira. Prozesuaren amaieran, zikinkeriaren % 97 baino gehiago kendu da, eta ura ahalik eta garbien itzultzen da Arga ibaira.
Ondorioa: erabiltzen dugun ura Argara itzultzen da, eta garbi itzul dadin Arazuriko HUA daukagu. Eskerrik asko, Arazuri!
Baina, noski, araztegia ezin da bakarrik egon. Lagundu egin behar diogu, bere lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Horregatik, ez ahaztu Mancoeducan urtero errepikatzen dugun leloa: komunetik 3P, pipia, popoa eta papera bakarrik.
Toallatxoak ("erabili eta botatzekoak" esan arren), makilatxoak, kotoizko diskoak, konpresak edo tiritak ez dira uretan desegiten. Tapoiak eratzen dituzte, ponpak buxatzen dituzte eta araztegia lan gehigarri bat egitera behartzen dute, paperontzira botatzea bezain keinu errazarekin saihestu dezakeguna.
Ezagutu Arazuri zure ikasgelarekin
- Arazuri eta arazketaren erronka berriak (DBHko 1. eta 2. mailak eta Oinarrizko Lanbide Heziketa)
- Esperimentatu Arazuri (lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak)
- Hondakin-uren matematika (DBHko 3. eta 4. mailak, Erdi Hezkuntza eta Batxilergoa)
