Hemen da 2022ko Biomaratoia!

Udaberria iritsi da, eta berarekin batera, City Nature Challenge 2022 Biomaratoia: herritarren zientziako nazioarteko ekitaldia, mundu osoko hirietan, baita Iruñean ere, biodibertsitatea ezagutu eta erregistratzeko helburua duena. Ez galdu esplorazioarekin bat egiteko aukera!

City Nature Challenge (CNC) 2016an hasi zen, San Frantzisko eta Los Ángeles hirien arteko lehiaketa moduan. Egun, mundu mailako proiektua da eta urtero, apirilaren amaieran, hainbat hiritako herritarrek biomaratoi honetan parte hartzen dute, beren telefono mugikorrekin kalera atera eta sarritan oharkabean gertatzen zaigun biodibertsitatea ezagutzeko.

Mancoeducan, beste behin ere, ekimen honetan lagundu nahi izan dugu, Terrabiota (Iruñeko metropoli-eremuan ekitaldia antolatzeaz arduratzen dena) eta NUPeko Zientzien Sailarekin batera. NUPekin Arga proiektuan elkarlanean aritzeko plazera izan dugu, herritarren zientzia, biodibertsitatea eta heziketa batuz. iNaturalist plataforman garatzen da, non Arga ibaiko espezieen behaketak erregistratzen diren, Iruñerritik igarotzean.

Gainera, edizio honetan, oso berezia den babesle bat edukitzeko zortea dugu: Areatzea Resort! Areatzeko meandroan intsektuentzat eraikitako hotel berri bat da, Ibai Parkearen eremuaren barnean, Uharten.

Biomaratoia prestatzea

Eman begiratu bat prestatu dugun aurkezpen interaktiboari, aurtengo biomaratoian parte hartzeko behar duzun informazio praktiko guztia jasota baitago bertan:

City Nature Challengen parte hartu behar duzun lehenbiziko aldia bada, gomendatzen dizugu Youtubeko gure kanalean bideoak ikustea, haietan Gabi Berasategui biologoak espezie desberdinak nola behatu eta identifikatu azaltzen baitu:

Noiz egingo da Biomaratoia?

City Nature Challenge apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 2an amaituko da. Mancoeducak jarduera bat antolatu du apirilaren 29rako, ostirala. Ibai Parkera aterako gara eta fauna eta flora bilatzen lagunduko dizuegu, eta bai aurkitzen dituzuen espezieak erregistratzen ere. Jarduera hau Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat pentsatuta dago.

Parte hartu nahi duzu?

Apirilaren 29ko jardueran parte hartu nahi izanez gero, zure ikasle-taldeak parte hartzea eskatzeko formulario hau bete. Bizkor, mugi, plaza-kopurua mugatua baita!

Ezin zara joan Mancoeducaren jardueretara?

Tokirik gabe gelditu zara edo ezin zara joan Mancoeducaren jardueretara? Ez kezkatu! Zure kasa parte har dezakezu, zure ikasleekin batera. Biomaratoian parte hartzea irekia da apirilaren 29a eta maiatzaren 2a artean. Egiten diren behaketa guztiak iNaturalisten Arga Ibaia proiektuan ere erregistratuko dira, Arga ibaiaren hurbileko lekuetan egindako erregistroak erakusten baitira bertan. Arga ibaiaren ingurunean parte hartu nahi baduzue ikastetxe moduan, gurekin harremanetan jar zaitezkete eta berariazko karpeta bat sortuko dugu zuen ikastetxerako. Hartara, karpeta horretan zuen behaketa guztiak sar ditzakezue eta jarraipena egin. 948 203 444 telefono-zenbakira deitu edo atencion@mancoeduca.com helbide elektronikora idatzi besterik ez duzue egin behar.

Iruñerriko Ibai Parkean zain izango gaituzue!

Areatzea Resort

Iruzkinak