Jardueren eskaintza 2021/2022

Zuk aukeratuko duzu nola landu iraunkortasuna!

Ikasturte honetan, iraunkortasuna zure gelara hurbiltzen jarraitu nahi dugu. Hori dela-eta, eskaintza malgua prestatu dugu, garai berrietara moldatua eta heziketaren esperientzia pertsonalizatzera bideratua. Aukeratu zure testuingurura eta beharretara hobekien egokitzen den modua.

Nola egitea nahi duzu?

 

Etorri gu bisitatzera

Mankomunitatearen instalazioak bertatik bertara bisitatzera gonbidatu nahi zaitugu. Ikasturte honetan, instalazio guztiak irekitzeko asmoa dugu, zuen ikasleak ikastera eta ongi pasatzera etorri ahal izateko.

Zuen ikastetxera joango gara

Ingurumen-heziketa ate joka izango duzue, gure hezitzaileen bidez. Izan ere, zuen ikastetxera joan daitezke, mota guztietako aurrez aurreko tailerrak egiteko.

Bisitatu gaitzazue ikasgelatik edo etxetik

Esploratu gure instalazioak online bisita baten bidez. Hezitzaile batek taldea gidatuko du bidean.

Esperimentatu urrutitik

Eskatu online tailerrak. Zuzenean egiten diren jarduerak, ingurumen-gaiak landu ahal izateko baina inora joan behar izan gabe. Nolakoak diren ideia bat izateko, ikusi demo hau.

Sukaldatu iraunkortasuna nahierara

Gure unitate didaktikoak nahi duzuenean eta nahi duzuen moduan deskargatzeko, pertsonalizatzeko eta erabiltzeko egokituta daude.

Egin nahasketa bat

Zergatik aukeratu, dena edukitzeko bidea izanda? Egin ezazue zeuen ibilbidea bi jarduera edo gehiago nahastuta eta aberastu zuen heziketa-esperientzia.

 

Mailen arabera banakatutako eskaintza

Sartu mailen arabera banakatuta dagoen jardueren eskaintzan eta eskatu orain zuen interesekoak direnak.

Haur HezkuntzaLehen HezkuntzaBigarren Hezkuntza

 

BoletinTwitterInstagramYouTubeLinkedIn

Ura
Ibai-parkea
Hondakinak
Garraioa

Iruzkinak