Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako egun honen helburua da polinizatzaileen garrantziaz, aurre egin behar dieten mehatxuez eta planetaren orekarako duten funtsezko eginkizunaz kontzientziatzea.
Erleak naturako animaliarik langileenetakoak dira, eta haien lana ezinbestekoa da pertsonentzat eta ingurumenarentzat. Lore batetik bestera polena garraiatuz, landareen eta laboreen ugalketa errazten dute, eta kalitate handiagoko fruta, barazki eta haziak ekoizten laguntzen dute. Haien lana funtsezkoa da biodibertsitaterako, elikagaien segurtasunerako eta nutriziorako.
Eztia edo argizaria ekoizteaz gain, erleek ekosistema osoak bizirik mantentzen laguntzen dute. Haiek gabe, elikagai eta lore asko desagertu egingo lirateke.
AREATZEAKO INTSEKTUEN HOTELA
Polinizatzaile txiki horiek babesteko eta laguntzeko helburuarekin, Areatzean hotel handi bat eraiki da erle bakartientzat. Espazio honek babeslekua eta habiak egiteko eta arrautzak jartzeko leku egokiak eskaintzen dizkie. Trukean, haiek polinizazio-lan garrantzitsua egiten jarraitzen dute inguruan, loreen eta elikagaien hazkundea erraztuz.
Hotelaren "suiteak" tamaina desberdinetako barrunbe eta zuloek osatzen dituzte, espezie bakoitzaren beharretara egokituta. Erle bakartiak, erle sozialen taldekoak izan arren, nahiago dute bakarrik bizi. Polinizazioan aditu handiak dira, eta eskopa izeneko egitura bat dute, polena biltzeko eta garraiatzeko organo espezializatu bat.
Erleen mundu zoragarria zure ikasleekin partekatu nahi baduzu, hona hemen material eta hezkuntza-ekintza hauek:
-
Parkeko biztanleak. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
-
Bitxos Luxury Resorts
-
Intsektuak eta hiri-biodibertsitatea 3. eta 4. mailak
-
Ezagutu parkeko bizitza 1. eta 2. mailak
