
Zentro horien artean, Mancoeducako gure hezkuntza-programan parte hartzen duzuen asko zaudete, eta haiekin batera lan egiten dugu, eskuz esku, ikasturtean zehar iraunkortasun-proiektuetan. Topaketa hau elkarrekin egindako bidearen eta sarean ikasten jarraitzeko aukera baten erakusle da.
Egunean zehar, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleek eta irakasleek tailerretan parte hartuko dute, jardunbide egokiak partekatuko dituzte eta hezkuntza ekosozialarekin lotutako ekimenak aurkeztuko dituzte.
Ekitaldia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak antolatu dute, eta Berriozarko Euskal Herria plazako karpan egingo da.
Sare-lana ospatzeko, elkarrengandik ikasteko... eta etorkizun iraunkorrago baten alde batzen jarraitzeko!