Otsailaren 11: emakume eta neska zientzialariak

Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunean gogora ekarri nahi dugu zientziak emakumeak behar izan dituela eta behar dituela. Hala ere, emakumeek oztopoak aurkitzen jarraitzen dute lan zientifikorako, emakume izate hutsagatik.

Egun honen zergatia

Genero-berdintasuna oinarrizko giza eskubidea da, eta, horrenbestez, gizarte bidezkoago bat lortzeko helburu giltzarrietako bat. Gainera, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan nesken eta emakumeen ahalmenaren garapen osoak berekin dakar ikaragarrizko ekarpena arlo horien aurrerabiderako.

Hori dela-eta, 2015eko abenduaren 22an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ebazpen bat onartu zuen eta bertan ezarri zen otsailaren 11 izango zela Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Egun honen xedea da emakume zientzialariak babestea, haien ezinbesteko lana aitortzea eta emakumeek eta neskek zientzien, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren arloetako hezkuntzara sarbidea izatea sustatzea (STEM, ingelesez).

Emakumeak, neskak, zientzia eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak

Aurten, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna Berritu. Erakutsi. Goratu. Aurrera egin. Eutsi lelopean egingo da, eta arreta jarriko du emakume eta neska zientzialarien eginkizunaren eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuen arteko erlazioan. Hurrengo Garapen Iraunkorrari buruzko Goi Mailako Politika Foroan aztertuko diren garapen iraunkorrerako helburuen gainean izango da solasaldia: 6. helburua (edateko ura eta saneamendua), 7. helburua (energia eskuragarria eta ez kutsatzailea), 9. helburua (industria, berrikuntza eta azpiegitura), 11. helburua (hiri eta komunitate iraunkorrak) eta 17. helburua (itunak helburuak lortzeko).

Hartara, lotura sortu nahi da zientziaren, politikaren eta gizartearen artean, haren garapena lagundu eta mesedetzeko, etorkizun hobe baterantz.

Gehiago ikasi

Haurtzaroan, garrantzitsua da jarraitu ahal izateko moduko ereduak izatea, eta neskek emakume zientzialarien adibideak behar dituzte, inspirazio- eta motibazio-iturri izan daitezen, lehenago esan dugun STEM arloetan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) karrera bati ekiteko. Mancoeducak baliabide batzuk gomendatu nahi ditu, egun honen kariaz, ikasleekin lan egiteko:

Iruzkinak