Urtarrilla: ingurumenaren gaineko kontzientziazioa bultzatzeko hilabetea

Urte berria iritsi da eta, harekin batera, erronka eta helburu berriak. Baina, ba al da ingurumena zaintzea baino helburu hoberik? Hilabete honetan, Mancoeducarekin bat egitera gonbidatu nahi zaitugu, Ingurumen Heziketaren Mundu Egunean eta Lurra Berotzearen aurkako Ekintzarako Mundu Egunean.

Ingurumen-heziketaren printzipioak 1975ean ezarri zituzten, Belgradeko Ingurumen Heziketarako Nazioarteko Mintegian. Hain zuzen, 70 herrialdetako baino gehiagoko adituak joan ziren mintegi horretara, eta topaketa horren emaitza Belgradeko Gutuna izan zen. Hartatik atera dezakegu, zehazki, ingurumen-heziketaren xedea:

“Ingurumenaren gaineko kontzientzia duen biztanleria batera iristea, ingurumenaren eta lotuta dituen arazoen gaineko interesa duenera. Egungo arazoen irtenbideen bila bakarka eta taldean lan egiteko eta etorkizunean ager daitezkeenak prebenitzeko beharrezkoak diren ezagutzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioa eta nahia izango dituen biztanleria, hain zuzen”.

Hemen irakur daiteke gutuna osorik.

Ingurumen Heziketaren Mundu Eguna urtarrilaren 26a da, eta asmoa da alor pedagogiko honen lana ezagutaraztea kontzientzia sortzeko, ezagutzak partekatzeko eta beren ingurunea eta harekin duten harremana ulertzera adin guztietako pertsonak motibatzeko orduan.

Egun gehien kezkatzen duen ingurumen-arazoetako bat lurra berotzen joatea da. Haren kausa nagusia da berotegi-efektuko gasen isurpenak, gizakion jardueren ondoriozkoak, emendatzen joatea. Zenbait gasek, adibidez, karbono dioxidoak eta metanoak, beroari eusten diote eta gure planeta berotzea ekartzen dute. Ondorioz, orain arte ezagutzen genuen klimaren erritmoa aldatzen eta iragarrezinago bihurtzen ari da.

Gizarteari klima-larrialdi honi buruzko kontzientzia harrarazteko, Nazio Batuen Erakundeak proposatu zuen urtarrilaren 28a Lurra Berotzearen aurkako Ekintzarako Mundu Eguna izatea (edo CO2 Isurpenak Gutxitzearen aldeko Mundu Eguna).

Mancoeducan, badakigu denok jar dezakegula gure hondar-alea klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta zu ere mugimendu horren zati izatea nahi dugu.

 

GOMENDATUTAKO JARDUERAK ETA BALIABIDEAK

Ez dakizu nondik hasi? Lagunduko dizugu! Mancoeducan hainbat eta hainbat jarduera eta baliabide dituzu gai hau lantzeko. Jarraian, zerrenda bat duzu, gure gomendioekin. Anima zaitez eta egin bat #JarreraIraunkorra -ren aldeko mugimenduarekin!

Iruzkinak