Gongorako Hondakin Tratamendu Zentroa

Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa, Iruñetik 12 kilometrotara kokatua, hego-ekialdera, Aranguren ibarrean. 1992an inauguratu zuten.

77 hektareako hedadura du, eta Iruñerriko Mankomunitatean erkidetuta dauden 50 udalerrien hondakinak tratatzen ditu. Horrek esan nahi du batez beste egunean 365 tona tratatzen dituela.

Ontzien hautaketa eta etxebizitzetako hondakinen gainerako frakzioaren eta birziklatu ezin diren hondakinen isurketa kontrolatua konbinatzen ditu. Hondakinen arloko ingurumen-gela bat du, non Tximeleta efektua erakusketa iraunkorra bisitatu daitekeen, ikasgela-tailer bat, ikus-entzunezkoetarako gela bat eta hainbat maketa.