San Andreseko errota

Edificio Molino

Iruñerriko Ibai Parkeko Informazio Zentro hau Atarrabian dago, berreskuratutako ondare-eraikin batean.

San Andres errota zaharra 1541ean eraiki zuten, irin-errota izateko, eta mende batzuk geroago irin-fabrika izateko birmoldatu zuten eta azkenik zentral hidroelektrikoa izateko, 1987an jarduna eten zuen arte. Halaber, kontserbatu den multzo hidrauliko bat du, eta presa, garai bateko uhateak, ura hartzeko ubidea eta irtetekoa bisitatu ahal dira. Horrez gain, Zentroak Ibai Parkeari buruzko informazioa ematen du egun, erakusketen, maketen, proiekzioen eta adin guztietako publikoentzako sentsibilizazioko eta aisia osasungarriko jardueren programen bidez.

Inguruneak 400 metro baino gehiago ditu, eta multzo hidraulikoko elementu esanguratsuenak ezagutzeko aukera ematen du: presa, ura hartzeko ubidea eta irtetekoa, flora eta fauna aberatsa. Era berean, ingurumen-heziketako jardueren zentro interesgarria da, ogia artisau-eran egitekoa edo elikadurari buruzko mintzaldiak egitekoa, besteak beste.