Aurretiko eta ondorengo jarduerak: nola aprobetxatu ahalik eta gehiena

Ziur asko jardueraren bat eskatuko zenuen gure webgunean, baina heziketa-segida osoa egin duzu? Jarraian, segida hori osatzen duten jarduerak zein diren azalduko dizugu eta bai nola aprobetxa ditzakezun ere, gure proposamena egoki lantzeko.

Mancoeducaren webgunean, jarduera bakoitzaren amaieran “jardueraren dokumentazioa” aurkituko duzu, hiru dokumentuk eratzen dutena: jardueraren fitxa, aurretiko jarduerak eta ondorengo jarduerak, ikasgelan egiteko.

Aurretiko jarduerek hasten dute heziketa-segida. Ikasleak prestatzeko modurik onena dira, testuingurua emanez eta bisitatuko den lekuarekin edo jardueran landuko diren ideiekin kontaktuan jarriz, haien ezagutza zabalago batetik abiatuta.

Ondoren, hezitzaile batek instalazioan gidatuko zaituzte edo tailerra egingo du, modu praktikoan azalduz aurretik jorratutako edukiak.

Amaitzeko, Mancoeducak aholkatzen du ondorengo jarduerak egitea, ikaskuntza erabat esanguratsua izatea lortze aldera. Ikasitakoa hausnartu eta praktikan jartzeko bidea emango du: kontzientzia, ohitura eta proiektu interesgarriak sortuz.

Mancoeducan egin dezakezun ibilbidea badakizula aintzat hartuta, zeren zain zaude hurrengo jarduera aukeratzeko?

Iruzkinak