Gogoan izan irakasleen kontuak aktibatu behar direla!

Ikasturtea hastear dago eta laster Mancoeducako jardueren eskaintza berria aurkeztuko dizuegu. Ordura bitartean, ziurtatu nahi dugu dena prest duzuela gure webgunean sartu eta jarduerak eskatu ahal izateko.

Irakasleen kontuak desaktibatzea

Segurtasun-arrazoiak direla-eta, ikasturte bakoitzaren amaieran irakasleen kontuak desaktibatu egiten dira. Horrenbestez, ikasturte hasieran aktibatu egin behar dira ikastetxeko kontuaren bidez. Une on eta egokia da pertsonalizatzeko, kontu berriak sortzeko edo jada zaharkituta daudenak ezabatzeko.

Irakasleen kontu bakar bat ere ezingo da sartu, ez bada aktibatzen aldez aurretik.

Nola kudeatu ikastetxe baten kontuak

Kontuak kudeatzeko, beharrezkoa da saioa hastea ikastetxeko kontu batekin (ez irakasleena) eta “Irakasleak” fitxan sartzea, “Nire Mancoeduca” atalean. Fitxa horretan, erabiltzaile berriak gehitu ahal dira, editatu eta ezabatu.

Kontuak kudeatzeko moduari buruzko argibide gehiago izateko, sartu Laguntza-zentroan edo eman begiratu bat bideotutorial honi:

Aktiba zaitez Mancoeducan!

Iruzkinak