Konpostajea

Gaztelania
Euskara
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
BIGARREN HEZKUNTZA
Batxilergoa

Mancoeducak laguntza ematen dizue zuen ikastetxeak IRAUNKORTASUNERANTZ bideratu daitezen, Mankomunitateak kudeatzen dituen zerbitzuekin lotutako gaien gaineko jarduerak, baliabideak eta aholkularitza teknikoa eskainita. Zuek ikastetxeak hiru konpromiso-maila desberdin har ditzake, gero eta iraunkorragoa izatera heltzeko, eta Mancoeducak prozesu osoan laguntzen du, ahalik eta arrakasta handiena lortzeko aukera izateko, ahalik eta ahalegin txikiena eginda. 

Ikastetxe… 
- Arduratsua izan zaitezkete, proiektuari lotutako programako jarduerak gutxienez bi mailarekin egiten badituzue. 
- Konprometitua izan zaitezkete, proiektua heziketa-komunitate osora hedatzen baduzue, komunikazio-ekintza desberdinen bidez eta hobekuntzei aurre eginda.
- Eraldatzailea izan zaitezkete, pauso bat harago ematen baduzue, eskolako agente guztiak inplikatzea lortzeko iraunkortasuneranzko bidean.

Jatorrian prebenitzeko eta ikastetxean hondakinen kudeaketa eraginkorra egiteko konpromisoa hartu behar du ikastetxeak, arreta berezia jarrita gai organikoak berreskuratu eta aprobetxatzean. Eskola-konpostajearekiko konpromisoa hartua duten ikastetxeei ematen diegun babesa berritu nahi dugu, lanerako esparru bat sortuta, eta aholkularitza eta materialak emanda, gai organikoak berreskuratzen laguntzeko, ikastetxearen iraunkortasuna hobetu eta klima-aldaketaren aurka borrokatze aldera.

Mancoeducaren laguntza honetan datza: 
- Materialak lagatzea, konposta egiteko 
- Bisita teknikoak egitea 
-Aholkularitza teknikoa ematea 

 

Proiektuko jarduerak