Eman izena Floraren Biomaratoian!

City Nature Challenge 2022 Biomaratoiaren esperientzia ezin hobea izan da, baina oraindik gehiago dago! Espainiako Floraren II. Biomaratoia iristear dago eta zuk ekitaldi honekin bat egitea nahi dugu. Gure inguruneko landareak behatuko ditugu! 

Biomaratoi hau Estatuan egiten da eta bertan laguntzen dute Espainiako Botanika Sozietateak eta Save the Iberian-Canarian Flora proiektuak. Hain zuzen ere, ekitaldiaren xedea da floraren biodibertsitatea ezagutzeak duen garrantzia aldarrikatzea eta mundu guztia animatzea herritarren zientziako proiektu batean laguntzera, landareak ikertzen eta katalogatzen jarraitzean lagunduko duena.

Mancoeducak beste behin ere ekimen honetan parte hartu nahi du, NUPeko Zientzien Sailaren laguntzarekin, jarduera herritarren zientziako, biodibertsitateko eta heziketako Arga Ibaia proiektuaren barnean sartuta, iNaturalist plataforman. Animatzen zara? 

Biomaratoirako prestatzea 

Eman begiratu bat prestatu dugun aurkezpen interaktiboari, aurtengo Floraren Biomaratoian parte hartzeko behar duzun informazio praktiko guztia jasota baitago bertan:

Parte hartzen duzun lehen aldia bada, gomendatu behar dizugu Youtubeko gure kanaleko bideo bat ikustea. Zehazki, bertan, Ornitolan Ingurumen Zerbitzuak-eko Gabriel Berasategui biologoak azaltzen du nola behatu eta identifikatu landare-espezieak:

Noiz egingo da Biomaratoia?

Espainiako Floraren II. Biomaratoia maiatzaren 20a eta 22a artean egingo da. Mancoeducak jarduera bat antolatu du maiatzaren 20rako, ostirala, eta bertan Ibai Parkera aterako gara, eta flora bilatzen eta aurkitzen dituzuen espezieak erregistratzen lagunduko dizuegu. Jarduera hau Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat pentsatuta dago.

Parte hartu nahi duzu?

Maiatzaren 20ko jardueran parte hartu nahi baduzu, bete formulario hau, zure ikasle-taldeak parte hartzea eskatzeko. Bizkor, mugi, leku-kopurua mugatua baita! 

Ezin zara joan Mancoeducaren jardueretara?

Tokirik gabe gelditu zara edo ezin zara joan Mancoeducaren jardueretara? Ez kezkatu! Zure kasa parte har dezakezu ikasleekin. Biomaratoian parte hartzea zabalik dago maiatzaren 20a eta 22a artean.

Egiten diren behaketa guztiak iNaturalisteko Arga Ibaia proiektuan ere erregistratuko dira, Arga ibaiaren inguruetan egindako erregistro guztiak baitaude jasota bertan. Arga ibaiaren ingurunean parte hartu nahi baduzue ikastetxe gisa, gurekin harremanetan jar zaitezkete eta zuen ikastetxerako berariazko karpeta bat sortuko dugu. Karpeta horretan zuen behaketak sartuko dituzue eta jarraipena egingo duzue. 948 203 444 telefono-zenbakira deitu edo atencion@mancoeduca.com helbidera idatzi besterik ez duzue egin behar.

Zain izango gaituzue Iruñerriko Ibai Parkean!

Iruzkinak