Arazuriko HUA

Kolektoreen edo hodi biltzaileen sare baten bidez, Iruñerriko hondakin-urak Arazuriko araztegira iristen dira, han arazteko prozesu bat egiteko eta, hartara, Arga ibaira itzuli ahal izateko baldintzarik onenetan.

Hondakin-urak bi fasetan arazten dira. Bata lehen mailako tratamendua da, eta bertan solidoen %65 kentzen dira, karga kutsatzailea %35 murriztuz. Bestea tratamendu biologikoa da, eta 1999az geroztik fosforoa kentzeaz, nitrifikazioaz eta hondakin-uren desnitrifikazioaz arduratzen da. Hartara, solidoak eta gai organikoak kentzea lortzen da, %97an baino gehixeagoan. Gainera, araztegiak laborategi bat du, non etengabe neurtu, aztertu eta kontrolatzen den adierazle bakoitza, ura arazteko prozesuan eraginkortasun handiena lortzeko eta lortutako azpiproduktuen aprobetxamendu onena.

Uraren tratamendua ezagutzeko ibilbideaz gain, jardueretan, aurkezpena egiteko ikus-entzunezko bat dago eta bai erakusketa bat ere. Hain zuzen ere, hondakin-uren arazoak aztertzeko testuingurua zabaltzen dute.