Ezagut gaitzazu

Mancoeduca Iruñerriko Mankomunitatearen ingurumen-heziketarako programa da. Ikastetxeetarako da, eta xedea da Iruñerriko ikasleen iraunkortasunerako heziketan laguntzea eta bai, ingurumenari dagokionez, arduratsuak diren jardueren gainean sentsibilizatzea ere.  

Mankomunitateak Iruñerriko 50 udalerri hartzen ditu barne, eta udalerri horietako herritarrentzat uraren, hondakinen, hiri-garraioaren, taxiaren eta eskualdeko ibai-parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu. Zerbitzu horiekin lotuta, Mancoeducaz gain, herritar ororentzako, talde antolatuentzako, beste programa batzuk ere sustatzen ditu, eta bai sentsibilizazio-jarduerak ere informazio-zentroetan, besteak beste, San Andres Errotan, Atarrabiako Pilategian, Artetako iturburuan eta Mendillorriko ur-biltegietan.

Mancoeducak eskualde-izaera du, aipatu diren Mankomunitatearen zerbitzuen kudeaketa-esparrutik beretik eratorria; eta hori dela-eta, globalaren ikuspegia alde batera utzi gabe, egiten duguna Iruñerriaren errealitate zehatzean pentsatuta eta hartara erreferentziatuta dago, eta bereziki zuzenduta dago bertan kokatuta dauden ikastetxeetara. 

Mancoeduca programaren helburua da, ingurumenari dagokionez, iraunkorra izango den etorkizun bat lortzen laguntzea, heziketaren bidez. Programaren proposamenek Mankomunitateak kudeatzen dituen zerbitzuekin lotutako gaietan jartzen dute arreta, ingurumen-arazoak gerturatzen dizkiete ikasleei eta Mankomunitatearen kudeaketa-instalazioak erabiltzen dituzte, egokitutako heziketa-gune moduan. Irakasleen lana babestera zuzenduta dago programaren eskaintza, haien proiektu akademikoa era malguan osatzeko helburuarekin. 

Mankomunitateak irisgarritasun unibertsalarekin duen konpromisoari jarraipena ematen dio programak. Jarduerek eta haiek garatzen diren tokiek dituzten irisgarritasun-neurriei buruzko informazioa aurkituko duzu webgune honetan. Neurri horiek, hain zuzen, gure Irisgarritasun-gidan jasota daude eta haren bideo-aurkezpenean.

Mancoeducan nabigatuz gero, jardueren, proiektuen, unitate didaktikoen eta baliabideen eskaintza aurkituko duzu. Intereseko zerbait aurkitzea espero dugu, zuk behar duzunera egokituko dena.