Azken Edukia
Arazuriko hondakin-uren araztegiak 1.800 tona hondakin jasotzen ditu urtero, komunera bota behar ez zirenak.
Zati handi bat toallatxoak dira, eta txikiak izan arren, arazo handia dira. Erronka hori hain da benetakoa, ezen NBEk ere nazioarteko egun bat eskaintzen baitigu saneamenduaren garrantzia gogorarazteko.
Hondakin-uren tratamendu egokia funtsezkoa da ingurumena babesteko, baina dena ez dago azpiegitura handien mende: etxetik edo ikastetxeetatik ere ezberdintasuna markatu dezakegu.
Nola? Ohitura errazekin. Gure eguneroko errutinetan hasten da saneamendua hobetzen eta edateko ura segurtasunez eskuratzen laguntzea. Ez bota komunera toallatxo bustiak, kotoizko diskoak, makilatxoak, hortzetako haria, tanpoiak, konpresak, zigarrokinak edo tiritak.
Irakatsi modu entretenigarrian ohitura onak kateari tira egitean "Geldiarazi estoldetako munstroa" baliabidearekin:
Estolderia ikuskatzen duen saneamendu-agentea zara, ohitura onak erakutsiz eta gainezka egin ondoren Arga ibaia kutsatu duten toallatxo hezeen aurka borrokatuz.
- URA
- edangarria
- ekosistema
- HONDAKINAK
