Unitate didaktiko honek biodibertsitatearen garrantzia nabarmentzen du, hura galtzea ekartzen duten arrazoiak eta gizakion osasunerako dakarren babesa azalduta. Era berean, naturarik gabe bizitzea ezinezkoa litzatekeela ulertzen laguntzen digu.
Ikasleekin, ibai-paisaiako elementuak, izaki bizidunak eta gure ibaietako ingurunea ulertzea lantzeko pentsatuta dago unitate didaktiko hau, gizakiok eragiten ditugun aldaketak eta nahasketak ezagutarazita, hartara, ibai-paisaia zaintzeko ideiak proposatzeko.
Ikasleekin, gure ingurune hurbilean bizi diren animaliak nolakoak diren ikasteko pentsatuta dago unitate didaktiko hau. Paseo bat egitera animatzen dira, ibai-parkearekiko interesa eta errespetua pizteko.