Mancoeducaren heziketa-eskaintzan parte hartzeak zerbitzuaren baldintza hauek onartzea eskatzen du. Baldintza hauen xedea da parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea, jardueren heziketa-kalitatea, erabilgarri dauden baliabideen antolaketa egokia eta jarduerak garatzen diren instalazioen erabilera zuzen eta ona.
1. BALDINTZAK ONARTZEA
- Heziketa-eskaintzari buruzko edozein eskaerak berekin dakar zerbitzu-baldintza hauek eta Pribatutasun Politika eta Datuen Babesarenak onartzea.
- Uraren Ziklo Integraleko instalazioetara (Artetako iturburua, Egillorko EUTE, Urtasungo EUTE, Mendillorriko ur-biltegiak eta Arazuriko HUA) eta hondakinak tratatu eta berreskuratzekoetara (Gongorako HHTZ eta Emausko Trapuketariak) autobus pribatuan egiten diren bisiten kasuan, ezinbesteko baldintza izango da bisitarientzako oinarrizko segurtasun-arauak irakurrita edukitzea eskaera egiteko unean.
2. ESKAEREN KUDEAKETA
- Indarrean egongo den heziketa-eskaintza izango da webgunean kaleratuta dagoena, eta bertan egongo dira zehaztuta zein mailetarako diren jarduerak, egutegia, ordutegiak. Baldintza hauen edo jarduera baten ezaugarrien edozein aldaketa berariaz hitzartu beharko da Mancoeducarekin.
- Mancoeducak jarduerak planifikatuko ditu erakunde eskatzaileek planteatutako beharrei egokitzen saiatuta, baina ezin du bermatu erabateko arreta edo bete ahal izatea.
- Eskaerak webgunearen bidez egin beharko dira.
- Iruñerriko ikastetxeek ikastetxe bakoitzerako ikasturte hasieran egokitutako kontuen bidez kudeatuko dituzte beren eskaerak.
- Eskaeren kudeaketa egokia bermatzeko, helbide elektroniko bat, harremanetarako pertsona bat eta telefono-zenbaki bat eman beharko dira. Heziketa-behar bereziak edo irisgarritasunekoak badaude, adieraztea gomendatzen da.
- Datu horiek Pribatutasun Politikaren eta Datuen Babesaren arabera tratatuko dira.
3. ERANTZUKIZUNAK JARDUERAK IRAUN BITARTEAN
- Talde parte-hartzaile bakoitzarekin, ikastetxeak, erakundeak edo talde eskatzaileak izendatutako arduradun bat egongo da une oro eta gutxienez.
- Arduradun horrek aurretik jakin beharko ditu jarduera egiteko baldintzak, barne hartuta ordutegiak, betebeharrak eta webgunean jasota dauden beste ohar batzuk.
- Arduradun horrek ziurtatu beharko du taldeak jokabide egokia duela jarduera garatu bitartean, bisitaren arauak eta Mancoeducako langileen agindu eta oharpenak errespetatuz.
- Oro har, ez dago baimenduta gure instalazioetan hamaiketakoa jatea eta haietatik atera beharko da behin bisita amaitu denean. Zenbait instalaziotara joatea eskatzen duten jardueren kasuan, eta betiere aurreikusitako ordutegiaren barnean, hamaiketakoa jan ahal izango da, langileen oharpenei jarraituta eta eskatzaileen erantzukizunpean. Publikoari irekita dauden tokiak dituzten ekipamenduetan, beste edozein erabiltzailek bezala erabiltzeko aukera egongo da.
4. KOSTUAK
- Eskaeren kudeaketak eta arretak ez du kosturik izango erakunde parte-hartzaileentzat.
- Beharrezkoak diren joan-etorrien gastuak erakunde parte-hartzaileek hartu beharko dituzte beren gain, zehazten den kasuetan izan ezik.
5. JARDUERAK ETETEA EDO BERTAN BEHERA UZTEA
- Eskatzaileek egin nahi dituzten aldaketak edo bertan behera uzteak, gutxienez, 24 ordu lehenago jakinarazi beharko dira, telefonoz edo mezu elektronikoa bidalita atencion@mancoeduca.com helbidera.
- Aurretik Mancoeducarekin harremanetan jarri gabe 20 minutuko baino gehiagoko atzerapenarekin iristeak jarduera bertan behera uztea ekarri ahal izango du. Beste atzerapen batzuen kasuan, hasieran aurreikusitako amaiera-ordutegia mantenduko dute jarduerek, kontuan hartu ahal izango diren salbuespenetan izan ezik.
- Pertsonen segurtasuna, instalazio edo ekipoetako prozesuak edo jardueraren garapen egokia estuasunean edo arriskuan jartzen duten jokabideek jarduera etetea ekarri ahal izango dute.
- Mancoeducak jarduerak eten edo bertan behera utzi ahal izango ditu batera gertatzen badira segurtasunari eragiten dioten edo jarduera behar bezala garatzea eragozten duten ustekabeko inguruabarrak. Kasu horietan, Mancoeducak horren berri emango dio eskaerako kontaktuari ahalik eta azkarrena.
