Esperimentuak Arazurin

Aurrez aurreko bisita
parte-hartzaile:
667
0.00
Lehen Hezkuntza 4
Lehen Hezkuntza 5
Lehen Hezkuntza 6
Gaztelania
Euskara
2:00
Irisgarritasuneko materiala
Material de Accesibilidad

Zeinen erraza eta atsegina den arazketa-prozesua ulertzea esperimentuak eginez!

Ura tratatzeko prozesuak ezagutu eta esperimentatzeak eta "Kutsatzaile berriak, arazo berriak" erakusketa bisitatzeak ahalbidetuko die ikasleei gogoeta egitea eta ikaskuntza praktikoak bereganatzea, beren ohituren eta ingurumenaren kutsaduraren inguruan. Ekintzak proposatzea eta ura gutxiago kutsatzea lortzeko banakako eta taldeko konpromiso bat beren gain hartzea amaiera ezin hobea izango da.

Zein ondorio ditu komun-ontzia zakarrontzia balitz bezala erabiltzeak? Biodegradagarriak dira paper-zapi bustiak? Zer gerta daiteke gozoki baten papera lurrera botatzeagatik? Zer dira mikroplastikoak? Galdera horien eta beste batzuen erantzunak emango dizkigute bisita honetan.

 

Lectura fácil Erraz irakurtzeko materiala dago eskuragarri.

 

GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:

ODS 3ODS 4ODS 6

Autobusa erabilgarri bisita osoan

Proiektuak