Ecoembes

Hondakinak kudeatzearen, gaika bereiztearen eta edukiontzi egokira botatzearen garrantziaren gainean ikasleei kontzientzia harrarazteko jarduerak egiten ditu Mancoeducak. Horretarako, Ecoembesen babesa dugu, eta ingurumen-erakunde horrek garatzen dituen beste proiektu batzuetan parte hartzen dugu, adibidez, Libera izenekoan. Proiektu hori Birdlifek sortutako ekimena da, Ecoembesekin lankidetzan, eta bere xedea da herritarrei kontzientzia harraraztea eta haiek mugiaraztea, naturguneak zaborrik gabe mantentzeko.