Etorri Mancoeducara hiri-garraioan

Abian da “Etorri hiri-garraioan” gure kanpaina berria. Hain zuzen, kanpainaren bitartez ikastetxeak animatu nahi ditugu beren karbono-aztarna murriztera, Iruñerriko garraio publikoa erabiltzearen bidez. Zure ikastetxea mugikortasun iraunkorrera igotzea nahi duzu?

Mugikortasun iraunkorra

Egunero hartzen ditugu gure joan-etorriekin lotutako erabakiak: nola joan eskolara, nola elkartu gure lagunekin, nola egin erosketak… Baina kontuan hartzen al dugu erabaki horiek ingurumenean duten inpaktua?

Mancoeducaren ustez, mugikortasun iraunkorra ezinbesteko baldintza da ingurumenerako arduratsuak diren jarrerei buruz sentsibilizatzeko orduan. Eta hori dela-eta, mugimendu horren parte izan nahi dugu “Etorri hiri-garraioan” gure kanpainarekin.

Etorri hiri-garraioan

Kanpaina honen bidez lortu nahi dugu zuen mugikortasuna iraunkorragoa izatea eta bai zuen karbono-aztarna murriztea ere, garraio publikoa erabilita gure programako jardueretara joaten zaretenean. Mancoeducaren jarduera batera billabesaz bidaiatzen duten ikastetxeek garraio-txartel bat jasoko dute, kargatuta egongo dena, ikastetxera itzultzea doakoa eta isurpen gutxikoa izan dadin.

  • Ekimen honetan parte hartu nahi duzue?

Gure jardueretakoren batera billabesaz etorri nahi baduzue eta oraindik ez baduzue eskaera egin, eskaera egitean, “Oharrak” atalean, adierazi behar duzue hiri-garraioan joango zaretela, eta gu harremanetan jarriko gara zuekin, zuek txartelak biltzeko. Jarduera eskatuta baduzue, aurretik nahiko denborarekin idatzi mezu elektroniko bat eskaera-zenbakia adierazita atencion@mancoeduca.com helbidera eta gu harremanetan jarriko gara zuekin. 

  • Zuen bidaia egin baino egun batzuk lehenago 

Eskualdeko Hiri Garraioa kudeatzeko ordenantza, 6. artikulua, 2. eta 1. puntuak:

“Taldeen kasuan (eskoletakoak, elkarteak...), abisua eman beharko zaio enpresa kontzesiodunari gutxienez 24 ordu lehenago, dagokion linea indartzeko aukera kontuan hartzeko. 16 urtetik beherako pertsonen taldeen kasuan, kopurua ez da inolaz ere ibilgailuaren plaza kopuruaren erdia edo handiagoa izango.

Garraioan erabiltzekoak diren ibilgailuetara sartzea publikoa da eta betebehar bakarra da aurretik tarifa ordaintzea, 9. artikuluan ezartzen denaren arabera. Salbuespena dira 5 urtetik beherako haurrak, behar bezala lagunduta badaude. Ulertzen da behar bezala lagunduta daudela, gutxienez, pertsona heldu bat badago 4 haurreko”. 

  • Bidaia egin ondoren

Ikasturtea amaitutakoan zuekin harremanetan jarriko da programa, erabili dituzuen garraio-txartelak biltzeko. 

Igo mugikortasun iraunkorrera eta etorri hiri-garraioan!

Iruzkinak