
Badakizu zenbat baliabide galtzen den zabortegian lurperatuta, gure hondakinak behar bezala ez bereizteagatik?
Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora egiten den bisita honetan, ontzietarako edukiontzi horira bota eta gero hara iristen diren plastikoak, tetrabrikak eta latak sailkatzeko planta ezagutuko dugu. Eta, horrez gain, dinamika desberdinen bidez, hondakinak behar bezala bereiztearen garrantziaren kontzientzia hartuko dugu, baheketa-zinta batean benetako simulazioa eginda, eta hondakinak murriztean, berrerabiltzean eta birziklatzean norbanako moduan dugun eginkizunaz ohartuko gara, oso adibide praktiko eta zehatzekin. Gainera, atseden hartzeko tartean, gure hamaiketakoaren aztarna berrikusi ere egingo dugu.
Erraz irakurtzeko materiala dago eskuragarri.
GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:
Hauekin lan egiten dugu
Autobusa erabilgarri bisita osoan.