Zerbitzuaren baldintzak

Bere heziketa-lana egin ahal izateko, jarraian zehazten ditugun baldintzetan ematen du zerbitzua Mancoeducak. Hartara, baldintza horiek ezagutu eta onartzea ezinbesteko baldintza da heziketa-eskaintzan parte hartu ahal izateko.

Baldintza hauen xedea da parte-hartzea egoerarik onenean egitea, segurtasuna, pertsonen osasuna eta proposamenen heziketa-kalitatea babestuta, parte-hartzaileen beharretara egokituta, iraunkortasuneko irizpideekin bateragarri eginda eta heziketa-eskaintzaren hartzaileen eskumenean jartzen diren industria-instalazioen funtzionamendua ziurtatuta. 


Mancoeducako eskaerak egiteari buruzko zerbitzu-baldintzak:

  1. Mancoeducako heziketa-eskaintzari buruzko edozein eskaerak berekin dakar zerbitzu-baldintza hauek eta Pribatutasun Politika eta Datuen Babesarenak onartzea.
  2. Eskuragai dagoen heziketa-eskaintza da www.mancoeduca.com webgunean aurkezten dena, eta bertan zehazten dira egutegi- eta ordutegi-baldintzak, zein mailetarako den, eta abar. Akatsen bat badago izan ezik, baldintza horiek izango dira indarrean daudenak.
  3. Baldintza horiekiko edozein aldaketa egiteko, aurretik Mancoeducaren berariazko adostasuna eduki beharko da.
  4. Izapidetutako eskaerek ez dute inolako kosturik izango Mancoeducarako. Beraz, parte hartu ahal izateko pertsonak garraiatzearen edo materialak edo baliabideak garraiatzearen kostuak parte hartzen duten pertsonek edo erakundeek ordainduko dituzte, zehazten den kasuetan izan ezik.
  5. Eskuragai dauden bitartekoekin eta baliabideekin eskaerei modu eraginkorrean arreta eman ahal izateko, Mancoeducak egutegien eta ordutegien plangintza bat proposatuko du, eskaera egin dutenen beharretatik ahalik eta hurbilena egongo dena, baina ezin du bermatu erabat erantzungo zaienik.
  6. Mancoeducaren eskaintzaren hartzaile diren erakundeek webgunearen bidez egin eta kudeatuko dituzte beren eskaerak. Iruñerriko ikastetxeen kasuan, ikastetxe bakoitzak dituen kontuak erabiliz egingo da. 
  7. Eskaeren kudeaketa era digitalean egiten da, eta, hortaz, eskaerarekin batera helbide elektroniko bat, harremanetarako pertsona bat eta telefono-zenbaki bat eman behar dira. Datu horiek Pribatutasun Politika eta Datuen Babesaren arabera tratatuko dira.

Jardueretan parte hartzeari buruzko zerbitzu-baldintzak:

  1. Jarduera bat eskatzeak berekin dakar jardueretan parte hartzeko baldintza hauek onartzea.
  2. Jarduera orotan, eskatzaileak bermatuko du parte-hartzaile talde bakoitzarekin, une oro, ikastetxeko, taldeko, erakundeko… arduradun bat egongo dela. 
  3. Arduradun horrek jakingo du jarduera garatuko den egunak, ordutegiak eta baldintzak zein diren eta zein material behar diren garatzeko.
  4. Pertsona hori arduratuko da taldeari laguntzeaz, ordenari eta jarduera garatzeko jokaera egokiari eusteaz, eta une bakoitzean hezitzaileak eman ditzakeen berariazko oharpenak betearazteaz.
  5. Mancoeducarekin harremanetan jarri gabe 20 minutu baino gehiagoko atzerapena izateak jarduera bertan behera uztea ekarriko du.
  6. Pertsonen segurtasuna, IMren ekipoen edo instalazioen egoera eta eginkizuna, edo jardueraren garapena arriskuan jartzen duen parte-hartzaileen jokaera desegokia jarduera eteteko eta IMren instalazioetatik berehala ateratzera behartzeko arrazoia izan daiteke.
  7. Pertsonen segurtasunari edo jardueraren garapenaren bideragarritasunari eragiten dioten ustekabeko kondizioak gertatzen badira, programatutako jarduerak bertan behera utzi ahal izango dira. Kasu horietan, Mancoeduca ahalik eta azkarrena jarriko da harremanetan jardueraren arduradunekin.
  8. COVID-19, APLIKAZIO-BALDINTZA BEREZIAK. OROKORRAK
    • Jarduerak bertan behera utzi ahal izango dira edo beren baldintzak aldatu, pandemiaren eta indarrean dauden edo IMren beraren murrizketa orokorren bilakaeraren arabera.
    • Taldearen arduradunek ez diete utziko bisitara joaten COVID-19aren sintomatologia duten pertsonei (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimena eta dastamena galduta izatea, urdail-hesteetako arazoak, eztarriko mina) edo COVID-19aren probak egiteko zain daudenei (hurbileko kontaktua izateagatik. Gogoan izan behar da, positibo baten kontaktua diren eta txertatuta dauden pertsonen kasuan, osasun-gomendioa dela ez joatea taldeko ekitaldietara, nahiz eta konfinatuta ez egon).
    • Taldea “bahetze-prozesuan” badago, baina oraindik konfinamendu orokorrik gabe (taldean positibo bakar bat badago ere), a priori, taldearen arduradunak bertan behera utziko du bisita edo Mancoeducari prozesuaren egoeraren berri emango dio. Aldaera omickron (edo beta, edo gamma) dela susmoa edo ziurtasuna badago, ezinbestean utziko da bisita bertan behera.
    • Bisitaren ondorengo 48 orduetan detektatutako kasu positiboen berri eman beharko dio arduradunak Mancoeducari.
  9. COVID-19, APLIKAZIO-BALDINTZA BEREZIAK. ZENTROETAN ETA IBAI PARKEAN EGITEN DIREN TAILERRETAN APLIKATZEKOAK 
    • Jarduerara joaten diren pertsona guztiek nahitaez erabili beharko dute maskara, une oro, bai barnealdeetan eta bai kanpoaldeetan ere. Kanpoaldean daudenean, soil-soilik kendu ahal izango da taldeak (pertsona-kopuruarengatik, adinarengatik…) ahalbidetzen badu bertaratutakoen, Mancoeducako langileen eta beste pertsona batzuen arteko 1,5 metroko distantzia soziala baino handiagoa izatea. 
    • Ibai Parkean egiten diren jardueretara joaten diren pertsonek eskuak garbituko dituzte gel hidroalkoholikoa erabilita bisitaren hasieran.
  10. COVID-19, APLIKAZIO-BALDINTZA BEREZIAK. INDUSTRIA-INSTALAZIOETARA EGITEN DIREN BISITETAN APLIKATZEKOAK (Edateko uren araztegiak, Hondakin-uren araztegiak, Tratamendu-zentroak)
    • Bisitara joaten diren pertsona guztiek nahitaez erabili beharko dute maskara, une oro, bai barnealdeetan eta bai kanpoaldeetan ere. Kanpoaldean daudenean, soil-soilik kendu ahal izango da taldeak (pertsona-kopuruarengatik, adinarengatik…) ahalbidetzen badu bertaratutakoen, hezitzaileen eta beste pertsona batzuen arteko 1,5 metroko distantzia soziala baino handiagoa izatea. 
    • Industria-instalazioetako jardueretara joaten diren pertsonek eskuak garbituko dituzte gel hidroalkoholikoa erabilita bisitaren hasieran.
    • Ezin izango da “hamaiketakoa” jan (ez edaririk ez eta janaririk ere) IMren instalazio bakar bateko esparruetan. 
    • Beharra izanez gero, zentroetako komunen erabilera puntuala utziko zaie ikasleei.