Egillorko EUTE

Egillorko Tratamendu Estazioa Artetatik kilometro gutxi batzuetara dago, eta, prozesu etengabean, eguneko 24 orduetan, Iruñerria hornituko duten eta Artetako iturburutik datozen urak tratatzen ditu.

Ollaranen kokatuta dago eta 1992an eraiki zuten. Gizakiok kontsumitu ahal izateko ura tratatu eta egokitzeaz arduratzen da.
Estazioak segundo bakoitzeko 800 litro tratatzeko ahalmena du, eta hornitzen duen uraren kalitatea eta edateko ona izatea ziurtatzen du.

Jardueretan, ura edateko on bihurtzeko tratamenduaren fase desberdinak bisitatzen dira, ikus-entzunezkoek eta maketek lagunduta eduki horietan sakontzen da, eta bai beste batzuetan ere, hala nola energia elektrikoa sortzean.