
Badakigu jada irakasle asko ilusioz lanean zabiltzatela zuen zentroetako iraunkortasun-proiektuetan, horregatik, Mancoeducatik lagundu nahi dizuegu. Beharrezkoak diren trasnak emanda eta gure adituen laguntza eta baliabideekin bidea erraztu nahi dizuegu.
Bioaniztasuna sustatzeko eta ikastetxeetako hondakinen kudeaketa hobetzeko gure proiektuetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Gure hiru proiektuak
- Biodibertsitatea zentroetan
Inguratzen gaituen aberastasun naturala aurkitzea eta baloratzea, eta, aldi berean, zentroko espazioak leku berdeago eta biziago bihurtzea. Modu praktikoan ikasteko eta ikasleak naturara hurbiltzeko aukera.
- Hondakinen kudeaketa hobetzea
Proiektu honetan, ikastetxeetako hondakinen kudeaketa-eredua hobetzea bilatzen dugu, bai eta irakasleei laguntza ematea ere, ikasleen ikaskuntzan hondakinen prebentzioaren eta murrizketaren garrantzia integratzeko, hori funtsezkoa baita iraunkortasunerako eta ingurumena zaintzeko bidean.
- Konpostajea
Materialak, jarraipen-bisitak eta jarduera didaktikoak eskaintzen ditugu materia organikoaren berreskurapena lantzeko eta 0 hondakinaren eredu baterantz aurrera egiteko, hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Nola parte hartu?
Zure ikastetxeak hiru konpromiso-mailen artean aukera dezake, dituen aukeren arabera. Mancoeducatik urrats bakoitzean zuekin egongo gara, laguntza hurbila, praktikoa eta motibatzailea eskainiz.
Infografia honetan konpromiso-maila desberdinak azaltzen dizkizugu:

Gainera, bideo honetan Sarak Mancoeducaren proiektuen laburpena egiten du.

Animatu pausoa ematera eta eman izena. Elkarrekin, iraunkortasuna hezkuntza-esperientzia aberasgarria izango da eskola-komunitate osoarentzat.