Esnarazi zure iraunkortasuna

Badator hurrengo ikasturtea eta, merezitako atsedenaren ondotik, heziketaren bidez gure burua eta zentzumenak aktibatzeko unea da. Zure ikasleen kontzientzia ekologikoa garatzera, beren alderdi naturalena bultzatzera, ingurunearekiko errespetuzkoagoa den jokaera bat sustatzera gonbidatu nahi zaitugu; azken batean, haien iraunkortasuna esnaraztera, ingurumen-heziketako ekintzen bitartez.

2023-2024 ikasturtea hastera doa eta Mancoeduca abian jarriko da zuei lagun egiteko iraunkortasuneranzko bidean. 
Beste urte batez, aurrez aurreko jarduerak izango ditugu, eta bai baliabide digital osagarri mordoa ere, nahi duzun moduan konbinatu ahal izango dituzunak, zeure ikaskuntza-ibilbidea sortzeko.

Jardueren eskaintza mailen arabera

Eskaini ahal dizugun guztiaren berri izan nahi baduzu, eman begiratu bat jardueren eskaintza osoari mailaz maila!

 

Haurrentzako Programazio EskaintzaLehen Hezkuntzarako Programazio EskaintzaBigarren Hezkuntzarako Programazio Eskaintza

 

Gure jarduerez gozatzea eta gure webgunean ingurumen-heziketa lantzeko beharrezkoak diren baliabideak aurkitzea espero dugu. Egin bat Mancoeducarekin eta esnarazi zure iraunkortasuna!

 

#EsnaraziZureIraunkortasuna

 

HARPIDETU ZAITEZ - Mancoeduca

Iruzkinak