La 40 urte ingurumenaren aldeko heziketa laguntzen

Mancoeducak ia 40 urte daramatza Iruñerriko irakasleei laguntza emateko heziketa-tresna gisa lan egiten, ingurumenaren eta iraunkortasunaren aldeko hezkuntzan. 


Azken 20 urteetan, Mankomunitatearen heziketa-programak 700.000 prestakuntza-ekintza baino gehiago egin ditu, herritarrei kontzientzia harrarazteko eta haien ingurumen-jokaerak hobetzeko. Hala ere, geure buruari galdetzen genion ea lortu genuen eta, hori dela-eta, inpaktuaren edo eraginaren gaineko azterlan bat egin dugu.  

Azterlana


Azterlan bat egin genuen, eta xedea zen hiru helburu hauek lortzea:

  1. Inplikatuta dauden talde desberdinek (irakasleak, ikasleak, familiak…) programari buruz duten pertzepzioa ezagutzea. 
  2. Programa honen inpaktua zein izan den jakitea. 
  3. Ulertzea zerk funtzionatu duen eta zerk ez, hobetzeko bideak ezarri ahal izateko.


Nola jakin hori guztia? Programan zuzenean parte hartu dutenei entzutea baino modu hoberik ez dago, eta, beraz, ia 2.000 pertsonak (irakasleak, ikasleak, familiak eta ikasle ohiak) eta 90 ikastetxek baino gehiagok (elkarrizketen, galdetegien eta focus group esaten zaienen bidez) parte hartu zuten azterlana egin genuen.

Ikerketarako esteka

Emaitzak

Hona hemen azterlanak agerian utzi dituen emaitza nagusietako batzuk:

  • Irakasleen % 90ek programa ezagutzen dute eta Mancoeducaren heziketa-proposamenetan parte hartu edo hartzen dute. Gehienek aitortza egiten diote programari, iraunkortasunaren aldeko heziketa-lanean presente dagoen eta garrantzitsua den baliabide moduan. 
  • Familien % 50ek baino gehiagok uste dute programak lagundu egin diela ingurumen-sentsibilizazioan.
  • Ia ikasleen % 50ek uste dute ingurumen-balioak ikastetxeetan hartzen direla.
  • Ikasleek, familiek eta ikasle ohiek jarduera zehatzak errekonozitzen dituzte eta gogoan dauzkate, ikastetxeko eskola-bizitzaren edo beren eskola-bizipenen zati moduan, programari zuzenean lotuta dauden jarduerak baino gehiago. 
  • Gehien gogoratzen diren jardueretako batzuk Arazuriko Hondakin Uren Araztegira (HUA) eta Gongorako Hondakinak Tratatzeko Zentrora egiten diren bisitak dira. 
  • Mancoeduca programak ikasleen eta, hedaduraz, familien eta irakasleen ingurumen-kontzientzia handitzen lagundu du. Hala, programaren eragin positiboa nabarmentzen da ingurumen-kontzientzia hartzean, eta horrek zuzenean eragiten du jardueretan parte hartzen dutenengan eta, gainera, “turrusta-efektua” gertatzen da, oso modu positiboan eragina izanda familiengan. Hartara, horrek komunitate-hedadura edo -garrantzia ematen dio programari”.

 

Baliabideak

Inkestetan, parte-hartzaileek gehien baloratu dituzten baliabideetako batzuk hauek izan dira:

 

https://www.mancoeduca.com/actividades/2856/gongora-de-residuo-recurso

https://www.mancoeduca.com/actividades/2851/gongora-separar-para-reciclar

 

  • Hondakinak ongi bereizten laguntzen duten jarduerak, eta, batez ere, hamaiketakoko hondakinak prebenitzea lantzen dutenak.

https://www.mancoeduca.com/actividades/2161/el-lado-mas-brillante-reduccion-del-papel-de-aluminio

https://www.mancoeduca.com/actividades/1761/almuerzo-sin-residuos

 

  • Eskola-konpostajea.

https://www.mancoeduca.com/actividades/1751/un-compostador-lleno-de-energia

https://www.mancoeduca.com/actividades/2856/gongora-de-residuo-recurso

https://www.mancoeduca.com/actividades/2851/gongora-separar-para-reciclar
 

 

Ondorioak
Datuak esku artean ditugula, Ingurumen Heziketarako Programa sortu zenean zeukan xeda betetzen ari dela esan dezakegu: material osagarria izatea irakasleentzat, Iruñerriko ikasleen iraunkortasunerako heziketan laguntzea, eta ingurumenari dagokionez arduratsuak diren jarrera eta jokaeren gainean sentsibilizatzea.


Ingurumen-heziketan beste 40 urtean elkarrekin aritzearen alde!


#Ia40UrteIngurumenHeziketan

 

Iruzkinak