Mancoeduca Bigarren Hezkuntzan, inoiz baino iraunkorragoa!

Hemen da Mancoeduca Ingurumen Heziketarako Eskola Programa berriro, pilak kargatuta, nobedade askorekin eta esperientziak partekatzeko gogotsu; inoiz baino iraunkorrago!

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, aurrez aurre eta online aritzeko jarduerak ditugu, eta bai baliabide digital osagarri mordoa ere. Batu itzazu nahi duzun moduan, zeure ikaskuntza-ibilbidea sortzeko!

Nobedadeak, Ibai Parkearen arloan!

Hasten ari den ikasturte honetan, jarduera berriak ditugu Ibai Parkearekin lotuta. Ibaiaren urtaroak izeneko jardueran, ibaiaren kalitatea komunean duten hiru jarduera egingo ditugu. Edukia hiruhileko bakoitzean aldatuko da: aurrenekoan, ekosistemak eta biodibertsitatea landuko dira; paisaia eta geologia aztertuko dira bigarrengoan; eta hirugarrengoan espezieak identifikatuko dira.

Jardueren eskaintza

Jarraian, 2022-2023 ikasturterako Bigarren Hezkuntzarako prestatu ditugun jardueren eskaintza ageri da:

Egin bat Mancoeducarekin eta lagundu iezaguzu ingurumena zaintzen. Ikasturte honetan, Mancoeduca, inoiz baino iraunkorragoa!

Suscríbete

HarpidetuSuscríbete

Iruzkinak