Iraunkortasunerantz: ikastetxe eraldatzaileak!

Ikasturte honetan, aurrez aurreko eta urrutiko jarduerez gain, Mancoeduca proiektu batzuk eskaintzen ari da, ikastetxeetan iraunkortasuna zeharkako moduan lantzeko xedearekin.

Ezagutu proiektu berriak

Mancoeduca inoiz baino iraunkorragoa da, “Iraunkortasunerantz” jarri baitugu abian, eta, beste ekintza batzuen artean, ikastetxeei iraunkortasunaren bidean aurrera egiten laguntzen dieten proiektu batzuk hartzen ditu barnean. Proiektu horiek entitate propioa dute, eta programako jarduerekin eta gainerako heziketa-baliabideekin batera, elkarren osagarri dira.

Ikastetxe bakoitzaren konpromisoaren arabera, proiektu horietan modu hauetan parte har daiteke:

Ikastetxe arduratsua

Proiektuari lotutako programako jarduerak egiten badituzue, gutxienez, bi mailarekin.

 

Ikastetxe konprometitua

Proiektua heziketa-komunitate osora hedatzen da, komunikazio-ekintza desberdinen bidez eta hobekuntzei aurre eginez.

 

Ikastetxe eraldatzailea

Pauso bat harago, eskolako agente guztiak inplikatzea lortzeko, ingurumen-batzordeak sortuta, ikastetxeko iraunkortasun-planak eginda edo zerbitzu bidez ikasteko ekintzak eginda, betiere Mancoeducaren laguntzarekin.

 

 

Hondakinekin eta biodibertsitatearekin lotutako lau proiektu ditugu:  

 

Oraindik bat egin dezakezu proiektuekin!

Ikasturte honetako Mancoeducaren proiektuetan parte hartu nahi baduzu, oraindik ere onarpenak zabalik daude haietako batzuetan:

Eskaera egiteko, interesatzen zaizun proiektuaren izen-emate formularioa bete besterik ez duzu egin behar. Formulario horiek, hain zuzen, Mancoeducaren webguneko proiektuetako edozeinetan klik eginda aurkitu ahal dituzu. Izena emateko, haren jarraipena egin behar da eta, gutxienez, bi arduradun egotea ezinbestekoa da.

Iruditzen bazaizu ez dela une egokia zure ikastetxerako, baina hurrengo urtean izena eman nahiko bazenu, egon erne irailean egingo ditugun komunikazioei, orduan zabalduko baitugu berriro izena emateko aukera.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen hauetan izena eman duzuen ikastetxeoi. Ingurumenaren aldeko erronka handiak eguneroko bizimoduko ekintza txikiekin lantzen hasten dira. Elkarrekin eta batera lan egiten, mundu hobe baten alde.

Iruzkinak