Atarrabiako Pilategia

Atarrabiako Pilategi zaharberritua, egun Ibai Parkeko Informazio Zentroa dena, XII. mendean irin-errota izan zen, Orreagako monjeek eraikiarazia, eta XIX. mendearen erdialdetik aurrera paper-orea egiteko erabili zen, ehun erabiliak baliatuta eta, geroago, pinuaren zura.

Iruñeko arroaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan kokatuta, Zentroak zalantzarik gabeko historia- eta paisaia-interesa du egun. Ultzama ibaiak Arga ibaiarekin bat egin aurretik daukan ur-jauzia, ibaia gainditzen duen sei arkuko Erdi Aroko zubia, Hirutasuneko jatorri erromanikoko basilika eta Donejakue bideko erromesentzako egungo aterpetxea, Irotz, Sorauren eta Ardoiko zubietatik igarotzen diren paseoekin batera, dira ingurune honek eskaintzen dituen alderdi erakargarrietako batzuk.

Gainera, bertara bisitan joaten direnek pilategi funtzionalaren kopia bat ikusiko dute, hartara, ehunen pilatze tradizionalaren historiara pitin bat gehiago hurbiltzeko, papera artisau-eran egiteko prozesua, eta bai erakinaren historia ere, ikus-entzunezko batean. Ibaiaren oparia erakusketa iraunkorraz ere gozatu ahal izango dute, Parkea aurkezten baitu, eta hedadura osoa ikusi, maketen bidez.