Murriztu zure ikastetxearen karbono-aztarna!

Eguneroko bizimoduan egiten dugun jarduera orok ekar dezake gure karbono-aztarna handitzea. Garraioa da jarduera horietako bat, baina haren eragina gutxitu dezakegu, gure ohituretako batzuk aldatuta. Egin nahi duzu Mancoeducarekin bat misio honetan?

Mancoeducaren karbono-aztarna

Gure hezkuntza-jardunaren karbono-aztarna existitzen da, baina haren gainean jardun dezakegu. Garraioa da aztarna horren iturrietako bat, bai ikasleek ikastetxeetara egiten dituzten joan-etorriengatik, eta bai Mancoeducaren jardueretara joaten den talde bakoitzak egiten dituen lekualdatzeengatik.

Mancoeducaren aztarna minimizatzeko zereginean, karbonoa konpentsatzeko mekanismoak erabiltzen ditugu, hau da, programaren jarduerarengatik eragindako berotegi-efektuko gasen isurien kantitatea neutralizatzeko ekintzak. 2021/2022 ikasturtean, basozaintzako proiektuen bidez, 62,26 tona CO2 konpentsatu ziren, eta haietatik 59,91 tona lekualdatzeetatik eratorri ziren.

Horrez gain, berotegi-efektuko gasen isuriak gutxitzeko, Mancoeducak duela gutxi abian jarri du “Etorri Hiri Garraioan” kanpaina. Hain zuzen ere, kanpainaren bidez ikastetxeak animatu nahi dira mugikortasun iraunkorragoa aukeratzera, eta, hartara, karbono-aztarna murriztera. Mancoeducaren jarduera batera billabesaz joaten diren ikastaldeek garraio-txartel bat jasoko dute, kargatuta egongo dena, ikastetxera itzultzea doakoa eta, gainera, isurpen gutxikoa izateko.

Ikastetxeen karbono-aztarna

Mancoeducaren jardueretara billabesaz joateko aukeraz gain, egun ikastetxeek beren karbono-aztarna murriztu ahal dute ikastetxera bertara garraio publikoan joatea sustatuta.

Iruñerriko Mankomunitateak “Igo zure giro ona billabesara!” kanpaina jarri du martxan, eta, autonomia duten gazteei zuzenduta, billabesa erabiltzeko erraztasunak eskaintzen ditu, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat motibazioa izan daitezkeenak.

Ikasgelan praktikatzeko

Garraiobide iraunkorrenen gainean gogoeta egin nahi duzu ikasleekin? Bizikidetza eta toki publikoak errespetatzea lantzea gustatuko litzaizuke?

Orduan, ezin dituzu egin gabe utzi garraioaren gaiari buruz ditugun jarduerak:

Iruzkinak